Itxi

telebista

22:15ean

'Golpe de efecto' filma, Clint Eastwoodekin, gaur gauean, ETB2n

EITB

Eastwoodek ikusmena galtzen hasia den eskarmentu handiko beisbol ikuskatzailearen papera egiten du.

  • Clint Eastwood 'Golpe de efecto' filmaren fotograma batean

    Clint Eastwood 'Golpe de efecto' filmaren fotograma batean

Gaur gauean, ETB2k Golpe de efecto (Trouble with the Curve) filma eskainiko du. Robert Lorenzek zuzenduriko filmak Clint Eastwood du protagonista eta antzezle-zerrendan daude, besteak beste, Amy Adams, Justin Timberlake, John Goodman, Matthew Lillard, Robert Patrick, Ed Lauter, Chelcie Ross, Bob Gunton, Scott Eastwood eta Ricky Muse.

Clint Eastwoodek Gus eskarmentu handiko beisbol ikuskatzailearen papera egiten du. Ikusmena galtzen hasia da, eta Atlantara joango da Mickey alabarekin (Amy Adams) talentu handiko kirolari gazte bat behatzera, bere azken aurkikuntza izan daiteke eta. Aita eta alabaren arteko harremanak ez dira oso onak, azkenaldian hainbat gatazka izan baitituzte.

Ez ezazu galdu Golpe de efecto filma, gaur gauean, 22:15etik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema