Itxi

telebista

22:30ean

'Tierra de sospecha' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de..."n

EiTB

Saioak, gainera, John Travoltari buruzko erreportajea eskainiko du eta Hollywoodeko aktoreen zuhurkeria hartuko du hizpide.

  • Dianna Agron, 'Tierra de Sospecha' filmaren fotograma batean

    Dianna Agron, 'Tierra de Sospecha' filmaren fotograma batean

Gaur gauean, "La Noche de..." saioak Tierra de sospecha pelikularen estreinaldia eskainiko du telebistan. Scoter Corkle zinegile kanadarrak gidatutako intriga handiko filma da eta Dianna Agron, Shawn Ashmore eta Rachelle Lefevre dira aktore protagonistak. Félix Linaresek filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak eskainiko ditu emanaldiaren aurretik.

Bestalde, asteartean 66 urte beteko dituen John Travolta aktorearen ibilbidea errepasatuko du saioak. Halaber, Ennio Morriconeri Oscar saria kendu zion pertsona ezagutuko du Tu banda sonora favorita atalean.

Amaitzeko, Holywoodeko aktore xuhurrenen inguruko erreportajea eskainiko du Los 7 pecados capitales atalak.

"La Noche de... Tierra de sospecha" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.