Itxi

telebista

22:30ean

Kanpalekuetako azken orduko kontuak eta Josean, gaur gauean, "El Conquis" saioan

EiTB

Talde gorriaren ospakizunaren irudiak erakutsi eta Guaragaotarren eta Caguamaren arteko haserrearen arrazoia azalduko dute.

  • Josean, "El Conquis" saioko lehiakidea

    Josean, "El Conquis" saioko lehiakidea. Argazkia: EiTB

"El Conquistador del Caribe"  sutan dago, eta gorrien garaipenaren ostean Gotzon galtzetan ezin kabiturik. Gaur gauean, "El Conquis" saioan, bateko, "gorrien" ospakizunaren irudiak erakutsiko dituzte eta, besteko, Guaragaotarren eta Caguamaren arteko haserrearen arrazoia azalduko dute. Su egiteko gai izan ez zen talde berdea gogotik ari da sufritzen. Durana berak, normalean beti pozik eta atsegin agertzen den lehiakideak, pairamenak ere mugak dituela erakutsiko du.

Dena den, "El Conquis"eko protagonista nagusia aurtengo edizioko "aitita" izango da: Josean. 60 urterekin iritsi zen gasteiztarra saiora, eta gainerako taldeetako gazteen aurka modu paretsuan lehiatzeko adina ez dela oztopo nahikoa erakutsi du. Idoia eta Nekane, lehenengoak garaipena lortu ondoren, kanpamentu oso txirora iristen diren unea ere erakutsiko da saioan, eta baita urdinek Enekori egindako harrera ere, taldekidea kanporatu dutela kontatzen duenean.

Aste honetan, aurtengo ediziotik kanporatutako lehiakide eta konkistologo onenak izango dituzte lagun platoan. Juanito, David, Isa, Eider, Isma, Luisito, Gorka, Vane, Silbia eta Elen gertatutakoaz arituko dira, eta asteleheneko atalaren aurrerapen esklusiboak aztertuko dituzte.

Ainhoak eta Txurruk Gaztearen setetik animatuko dute gaua, eta Humbertok "El Conquistadorren" historiako pertsonaiarik esanguratsuenetako bat berreskuratuko du.

"El Conquis del Caribe" asteazkenetan izaten da ikusgai, "Eguraldiaren" ostean, 22:20 aldera, ETB2n eta eitb.eus-en.