Itxi

telebista

6. atalaren aurrerapena

Karta erraldoien gaztelua infernutik ateratzeko, gaur gauean, "El Conquistador"en

EiTB

Berdeentzat hil edo bizikoa izango da jokoa. Taldeek dorre bat egin beharko dute karta erraldoiekin, eta kapitainek goraino igo beharko dute. Gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Berdeak karta erraldoien gaztelua eraikitzen

    Berdeak karta erraldoien gaztelua eraikitzen. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Maja taldeak, Patri buruan duela, "El Conquistador del Caribe" saioaren seigarren ataleko immunitate jokoa hil edo bizikotzat joko du. Berriz ere hirugarren postuan gelditzen badira, infernura itzuliko dira, kanpamentu oso txirora, hain zuzen ere. Mangladira itzuliko balira, egoera dramatikotik ateratzeko duten itxaropen urria agortu egingo litzaieke. Patriren agintea kaltetuta edo lur jota geldituko litzateke. Baina jokoaren dinamikak beste aukera bat emango die. Taldeek gaztelu bat egin beharko dute karta erraldoiekin itsasoan, eta kapitainen ardura goraino igo eta banderatxoa hartzea izango da.

Urdinek eta gorriek bestelako arazoak dituzte: Gotzonen taldeari sua itzali zaio kanpamentu aberatsean, eta Enekoren taldekoei ur-ontzia hautsi zaie.

Ez galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieran atarian ikus daitezke.