telebista
22:30ean
'Las confesiones' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de..."n
EiTB
Felix Linaresek aurkeztutako saioak zinema-sesio bikoitza eskainiko du: 'Las confesiones' pelikularen estreinaldia eta ondoren, 'Un lugar tranquilo' filma.
-
"Las confesiones" filmaren fotograma
"La Noche de..." saioak suspensez beteriko bi pelikula eskainiko ditu gaur gauean: hasteko, Las confesiones filmaren estreinaldia, eta ondoren, Un lugar tranquilo lana.
Las confesiones filmak intriga eta suspensea umore ukitu batekin landuko ditu, G8 munduko zortzi herrialde boteretsuenen bilera batean. Toni Servillo aktore italiarra da protagonista eta harekin batera, Lambert Wilson eta Daniel Auteil frantsesak, Connie Nielsen danimarkarra eta Mortiz Beibtreu alemaniarra ikusiko ditugu, nazioarteko aktore zerrenda osatuz.
Jarraian, "La Noche de..."k azken urteetako beldurrezko zinemaren lan aipagarrienetako bat eskainiko du: 'Un lugar tranquilo'. John Krasinskik zuzendu zuen, eta bera da aktore protagonista Emily Blunt-ekin batera.
Felix Linaresek bi pelikulen datu guztiak emango ditu eta gainera, Bruce Willis aktore ezagunaren inguruko erreportajea eskainiko du, bere 65. urtebetetzea hizpide hartuta.
Bestalde, Los siete pecados capitales atala nagikeriari buruzkoa izango da eta La muerte os sienta muy mal tarteak Hollywooden eman diren suizidio harrigarrienak gogoratuko ditu.
"La Noche de..." saioa astearteetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.