Itxi

telebista

CINE ÉXITO

'Nada que declarar' filma, gaur gauean, ETB2n

Aduanetako agente frantziar eta belgikar biri buruzko istorio dibertigarria kontatzen du pelikulak.

0:28
Nada que declarar

Gaur gauean, Nada que declarar filma eskainiko du ETB2k, 22:10etik aurrera. Dany Boonek zuzendutako pelikula honetan, Benoît Poelvoorde, Dany Boon y Julie Bernard dira protagonistak, besteak beste.

1993ko urtarrilaren 1ean Eurozona sortu zen. Aduanetako bi agente, bata belgikarra eta bestea frantziarra, mugan dituzten postuak desagertzear daudela konturatuko dira. Ruben Vandervoorde (Poelvoorde) agente belgikarraren familian frankofobikoak dira. Baina Mathias Ducatel (Dany Boon) agente frantsesa, Rubenen etsaia, haren arrebarekin maiteminduta dago.

Era harrigarrian, Mathiasek eta Rubenek haien arteko liskarrak ahaztu eta elkarrekin lan egitea erabakiko dute, eta landa-errepideetan zehar ibiliko dira Renault 4L zahar batekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema