Itxi

telebista

Audientzia

"El Conquis" asteazkeneko ordutegi nagusian audientzia-buru, % 15,1eko kuotarekin

EiTB

Patxi Alonsok aurkezten duen saioak 205.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

  • "El Conquis" debatea.

    "El Conuquis" debatea. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Asteazken honetako "El Conquis" saioa ordutegi nagusian audientzia-buru izan zen % 15,1eko kuota bereganatuz. Patxi Alonsok aurkezten duen debateak 205.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Maleni, abenturako azken kanporatua, izan zen saioaren gonbidatu nagusia, eta horrez gain, Gotzon eta Eiderren arteko lehia bizia eta kapitain berrien etorkizuna aztertu zituen Alonsok conquistologoekin.

Bestalde, gaueko "Teleberri" albistegia eguneko saiorik ikusiena izan zen berriz ere Euskadin. Juan Carlos Etxeberriak aurkezten duen saioak % 24,2ko audientzia-zatia eta 418.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zituen.