Publizitatea
Itxi

2020/03/29

08:34

telebista

22:15ean

"360º" saioa platotik, korononabirusen inguruan, gaur gauean

EiTB

Eider Hurtadok estudiotik eta hainbat adituren parte hartzearekin aztertuko du COVID-19ak eragindako egoera.

  • Eider Hurtadok platotik aurkeztuko du "360º" saioa

    Eider Hurtadok platotik aurkeztuko du "360º" saioa. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"360º" saioa gaurtik aurrera platotik eskainiko da, COVID-19 gaixotasuna uzten ari den agertokia sakon aztertzen jarraitzeko. Eider Hurtadok gidatzen duen saioak koronabirusaren hedapenak sortzen dituen zalantza guztiak argituko ditu, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

"360º" saioaren formatu berri honek leial eutsiko dio programaren espirituari, eta osasun arloko eta esparru sozioekonomikoko aditu ezagunak izango ditu gonbidatu, hala nola, Juan Jose Badiola epidemiologoa, Begoña Rueda Galdakaoko Ospitaleko psikologoa eta Alex Rayon Big Data eta fake news-etan adituak.

Horrez gain, Osakidetzako azken orduko albisteen berri emango du, profesionalen eta gaixoen zuzeneko testigantzekin, eta "360º" saioko ikus-entzuleek helarazitako zalantza nagusiei erantzungo diete.

"360º" saioa, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;