telebista
Zinema euskaraz
'Arma hilgarria 3', gaur gauean, ETB1en
eitb.eus
Mel Gibson eta Danny Glover ditu protagonista 1992ko film luze honek.
Euskal Telebistak Arma hilgarria 3 (Arma letal 3) film luzea emango du gaur gauean, martxoaren 30ean, lehen katean. Mel Gibson eta Danny Glover ditu protagonista film honek ere, saileko gainerakoek bezala.
Martin Riggs eta Roger Murtaugh Los Angeles hiriko polizia bikotea dira. Oraingoan oso kasu zaila izango dute esku artean: poliziak konfiskatu eta suntsitzera zihoazen hainbat arma desagertu dira polizia-etxetik, eta hiriko gaizkile garrantzitsuenen eskuetara iristen hasi dira.
Astelehenero bezala, zinema euskaraz izango dugu ETB1en 22:30ean hasita.