Itxi

telebista

Igandean, 20:00etan

"Historias a Bocados", Tolosako Urkizu auzoan barrena

EiTB

Joseba Arguiñano Xabier Goikoetxea, Arantxa Sorrondegi eta Alberto Luengorekin bilduko da.

  • Joseba Arguiñano Urkizun bizi den Arantxa Sorrondegirekin hizketan "Historias a Bocados" saioan

    Joseba Arguiñano Urkizun bizi den Arantxa Sorrondegirekin hizketan "Historias a Bocados" saioan

Igande honetan, "Historias a Bocados" saioan, Joseba Arguiñanok Tolosako Urkizu auzoa bisitatuko du, eta, bertatik paseatzen ari dela, Xabier Goikoetxea, Arantxa Sorrondegi eta Alberto Luengorekin elkartuko da.

Hala, hasteko, amaren familia baserrian emaztearekin eta bi seme-alaba nerabeekin bizi den Xabier Goikoetxearekin (48 urte) bilduko da. Xabierrek auzoko bazterrak erakutsiko dizkio Josebari.

Arantxa Sorrondegi duela 46 urte jaio zen Lasarten, eta ezkondu zenean bere senarraren familia baserrira joan zen bizitzera, Urkizura. Baserriak 500 urtetik gora ditu eta bere senarraren familiari estu lotutako historia. Baserriko lan guztietan bete-betean sartuta dabil Arantxa, eta, horrezaz gain, haragia saltzeko hazten duen Limousine behiak ere baditu.

Alberto Luengo 49 urteko tolosarra da, zoologian espezializatutako biologoa, eta Tolosako fauna izeneko gida-liburuaren egilea da. Liburu horretan, udalerri horretako eta landa-eremuko auzo guztietako fauna aberastasun guztia jasotzen da, Urkizu barne. Albertori basoetan zehar paseatzea gustatzen zaio, begiak eta belarriak ondo irekita, animalia basatiek utzitako seinaleez jabetzeko (horien artean, basurdeak, azeriak, orkatzak, etab.), eta ohar guztiak ohar-liburuxka batean idazteko.

"Historias a Bocados" igande honetan izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.