Itxi

telebista

16:15ean

'Ben-Hur' filma ETB2n izango da ikusgai gaur arratsaldean

EITB.EUS

Nazareteko Jesusen garaiko Judean girotutako pelikula honek Juda Ben-Hur printze juduaren historiaren berri ematen du. 11 oscar irabazi zituen bere garaian.

  • "Ben-Hur" filmaren fotograma

    "Ben-Hur" filmaren fotograma

Aste Santua hastearekin batera, 'Ben-Hur' filma ere iritsiko da gure etxeko telebistetara; izan ere, gaur izango da ETB2n. 1959. urteko pelikula estatubatuar hau "peplum" jeneroaren gailurtzat jotzen da. William Wyler zinemagileak zuzendu zuen filma, eta, besteak beste, Charlton Heston, Jack Hawkins, Haya Harareet eta Claude Heater ditugu aktoreen artean.

Nazareteko Jesusen garaiko Judean girotutako pelikula honek Juda Ben-Hur printze juduaren historiaren berri ematen du. Protagonista gaztetako lagun batekin elkartuko da, hainbat urte Erroman egin dituen Mesala jeneralarekin. Honek bere aberria eta erlijioa utzi, eta Erromaren zerbitzura lan egiteko eskatuko dio, etorkizun oparoa izango duelakoan. Ben-Hurrek, ordea, uko egingo dio bere adiskidearen eskaintzari, eta bere herriari eta erlijioari leial eutsiko die. Horrek, baina, bien arteko aldentzea ekarriko du.

Zoritxarreko istripu baten ondorioz, Ben-Hur, arreba eta ama atxilotu egingo dituzte; ama eta arreba ziegan sartuko dituzte, eta Ben-Hur galeretara bidali, esklabo. Galerara bidean, Nazaretetik igaroko da, eta Jesus ezagutuko du bertan, honek ur pixka bat ematen dionean erromatarren aginduen aurka.

Film honek 11 Oscar irabazi zituen bere garaian. Ez galdu, beraz, gaur, 16:15ean, ETB2n 'Ben-Hur'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema