Itxi

telebista

10:00etan

"Sin título, 200 x 133" Zumetari buruzko dokumentala, gaur goizean, ETB2n

eitb.eus

EiTB

Euskal Herriko artista esanguratsuenetakoa da Jose Luis Zumeta margolari usurbildarra. Donostian zendu da, 81 urte zituela.

  • "Sin título, 200 x 133" dokumentalaren irudia

    "Sin título, 200 x 133" dokumentalaren irudia

Gaur, Sin título, 200 x 133 dokumentala eskainiko dute ETB2k eta eitb.eus-ek, zendu berri den Jose Luis Zumeta margolari usurbildarraren sorkuntza lanari buruzko film dokumentala. Enara Goikoetxeak eta Monika Zumeta margolariaren alabak dira filmaren zuzendariak.

Jose Luis Zumeta margolariak desorduetan egiten zuen lan bere tailerrean, Nafarroako Arribe herriko antzinako autobus garajean. Dokumentalean, 200 x 133 tamainako bi margolanekin ari da lanean, Donostiako suhiltzaileen parkea izandako eraikinean egingo zuen erakusketarako. Bi margolan horiek sortzeko prozesua da dokumental honen muina.

Lehenengo aldiz, eta kameraren aurrean, bere barneko sortze-prozesua azalduko digu margolariak dokumental honetan. Zumetak mihisea egiten duenean hasten da dokumentala, obren garapenarekin jarraitzen du eta artelanen erakusketarekin amaitzen da.

Sin título, 200 x 13 dokumentala ETB2n eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 10:00etan.