Itxi

telebista

22:30ean

"Sully" pelikula, gaur gauean, "La Noche de..." saioan

EiTB

Aurretik, Salma Hayek aktorearen bizitzari errepasoa egingo diote, eta 'Gladiator' filmeko zenbait pasarte gogoratuko dituzte. "El equipo A" telesaileko aktoreen ingurukoak ere hizpide izango dira.

  • Tom Hanks "Sully" pelikularen fotograma batean

    Tom Hanks "Sully" pelikularen fotograma batean, EiTBren bideo batetik hartuta

Gaur gauean, "La Noche de..." saioak Sully filma eskainiko du, Clint Eastwoodek zuzendutako lana. Tom Hanks da protagonista eta benetako gertakarietan oinarrituta dago. Izan ere, Airbus 320 hegazkina Hudson ibaiaren gainean jaistea lortu zuen pilotuaren istorioa du pelikulak oinarri. Chesley Sullenberger da pilotuaren benetako izena, baina lagunek "Sully" deitzen diote.

Aurretik, "La Noche de..."k hainbat urtemuga gogoratuko ditu, tartean Felix Linaresen programak irailean ospatuko duen 25. urteurrena. Salma Hayek aktoreak ere aste honetan du zer ospatu eta, hori dela-eta, bere bizitzari errepasoa egingo diote.

Cómo se hizo atalean, berriz, Gladiator pelikula izango dute hizpide, orain 20 urte estreinatu baitzen. Hori gogora ekartzeko, zenbait pasarte nola grabatu zituzten azalduko digute.

Urteurrenekin jarraituta, George Smith aktorearen heriotza gogoratuko dute, "El equipo A" telesaileko "Hannibal" Smith ezaguna. Archivos secretos LND atalak telesaileko aktoreen arteko harremanen ingurukoak ekarriko dizkigu.

"La Noche de... Sully" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.