telebista
22:30ean
'El vértigo' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de..."n
EiTB
Saioak, gainera, Megan Fox aktorearen ibilbidea eta zinemaren historiako soinu-banda onenen errepasoa egingo du.
-
Emily Watson, 'El Vértigo' filmaren aktore protagonista. EiTBko bideo batetik lortutako irudia
Gaur gauean, "La Noche de..." saioak El vértigo filmaren estreinaldia eskainiko du. Benetako gertakarietan oinarritutako lan honek Eugenia Ginzburg idazle errusiarraren bizitza azaltzen du. Stalinen aldekoek iraultzaren kontrako ekintzak leporatu zizkioten eta 18 urteko zigorra bete zuen Siberian, Gulageko lan-esparru gogorretan. Marleen Gorris zinemagile holandarraren zuzendaritzapean, Emily Watson aktore britainiarrak egiten du Ginzburg-en papera. Felix Linaresek filmazioaren eta benetako gertakarien inguruko datu guztiak emango ditu pelikula hasi aurretik.
Horrez gain, astearteko saioak beste hainbat erreportaje interesgarri eskainiko ditu. Hasteko, Megan Fox Transformers saga ospetsuko aktorearen ibilbidea azalduko du, eta, ondoren, zinemaren munduko soinu-banda onenen errepasoa egingo du. Amaitzeko, Sammy Davis Juniorrek bere neskalagunarekin harremana moztu zezan, mafiak bahitu ote zuen jakingo dugu.
"La Noche de... El vértigo" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.