Itxi

telebista

Audientzia

"El Conquistardor del Caribe" eguneko saiorik ikusiena Euskadin

EiTB

Abentura realityak denboraldiko daturik onena lortu zuen: % 24,2ko audientzia-zatia.

  • Immunitate jokoaren irudia.

    Immunitate jokoa. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Asteleheneko "El Conquistador del Caribe" realitya eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin, denboraldiko daturik onena lortuz: % 24,2ko audientzia-zatia, hain zuzen ere. Julian Iantzik aurkezten duen saioak 325.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan eta bere ordu tartean nagusi izan zen.

Hamazortzigarren atalean, Esther kanporatu zuten. Mikelen erakustaldiaren ostean, Estherrek Vir gainditu zuen kakoen dueluan, baina sokak ihes egin zion azken unean, eta burua gora esan zion agur abenturari. Immunitate jokoan urdinak deskalifikatu zituzten enborretik zintzilikatzeagatik, nahiz eta Manuren taldeak aise irabaz zezakeen jokoa. Kanpamentu aberatsean, ordea, Errok ahuntz bat ehizatu zuen, eta otordu ederra oparitu zien taldekideei.

Asteleheneko atalean gertatutako guztiak sare sozialak gori-gori jarri zituen, eta #conquis18 Trending Topic izan zen Twitterren, estatu mailan bigarren postua bereganatuz. Guztira, 8.344 txio bota ziren aipatutako traolarekin eta ia sei milioi inpresio izan zituen sare sozialaren timelinean. Julian, Seleta eta Manu ere joera izan ziren astelehen gauean.