Itxi

telebista

22:15ean

"Y la gente se quedó en casa" Bastidan, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Autograbazioen bidez, herri txiki honetako biztanleek konfinamendua nola bizi duten jakingo dugu.

  • "Y la gente se quedó en casa" Bastidan.

    "Y la gente se quedó en casa" Bastidan. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Gaur gauean, ETB2k "Y la gente se quedó en casa" docu-reality berria eskainiko du, eta lehen atal honetan Bastidara joango dira. Herriko biztanleek egindako autograbazioen bidez, haien istorioak ezagutuko ditugu eta konfinamendua nola bizi duten jakingo dugu. Bastida 1.500 biztanle dituen herri txikia da, eta martxoaren 9an, larrialdi sanitarioa hasi berri zenean, eskolak itxi zituen lehen herrietako bat izan zen.

Bastidako sei biztanleren istorioek osatuko dute igandeko saioa:

Alai Erretegiko Luciak bere jatetxea itxi behar izan zuen. Gainera, ama izateko ametsa bertan behera utzi du egoerak bultzatuta.

Maria Bastidako irakaslea da, eta senarrarekin eta seme-alabekin bizi da. Orain klaseak modu digitalean ematen ditu, eta ez du argi ikusten geletara itzulera nola egingo den.

Ignacio Gil Mitarte upeltegietako jabea da. Nahiz eta mahastietako jardunarekin aurrera jarraitu, ez ditu langile berdinak eta Ignaciok hainbat zalantza ditu aurtengo mahats-bilketaren inguruan.

Itsasok 22 urte ditu, herriko musika bandan jotzen du, eta musika irakasle lana galdu du birusaren ondorioz.

Adelina eta Amaia ahizpek herriko autozerbitzuan egiten dute lan, eta larrialdi sanitarioaren egoera honetan lan egitea ez da batere erraza beraientzat. 

Nagore Velez alarguna da, eta etxetik egin behar du lan, ez baitu bi alabak zaintzeko senideen laguntzarik. Aitak senarrak izan zuen gaixotasun bera du, minbizia, eta horren osasun egoera ez da batere ona. 

Zalantzaz beteriko etorkizunari aurre egin beharko dioten familia hauen guztien egoeraren berri emango digu igandeko tarteak.

Emozioz beteriko saioa izango da "Y la gente se quedó en casa"; izan ere, autograbazioei esker, beste modu batean jaso ezin diren irudiak bildu ditu. Familia-giroaren intimitatean, protagonistek euren eguneroko egoeraren eta une errepikaezinen lekuko bihurtuko dituzte ikus-entzuleak.

"Y la gente se quedó en casa" gaur gauean izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.