Itxi

telebista

22:30ean

Manuren azken erabakiak, Vir eta Simon, gaur gauean, "El Conquis" eztabaida-saioan

EiTB

Patxi Alonsok abenturako azken kanporatuak izango ditu gonbidatu platoan, eta, besteak beste, Manu Maritxalarrek hartutako azken erabakiak aztertuko ditu.

  • Vir eta Simon, "El Conquistador"eko azken kanporatuak

    Vir eta Simon, "El Conquistador"eko azken kanporatuak. Argazkia: EiTB

Gaurko "El Conquis" saioak abenturako azken bi kanporatuak izango ditu gonbidatu: Vir eta Simon. Patxi Alonsok dueluaren eta jasotako izendapenen inguruan galdetuko die, eta Manu Maritxalar kapitainarekin izan duten harremanaz ere hitz egingo dute.

Horrez gain, Mikelek kanpamentura egindako itzuleraren irudiak eskainiko dituzte, eta Guaraguao taldeak Mikel izendatu zueneko unea gogoratuko dute. Bestalde, kanpamentuen azken ordukoa, hurrengo immunitate-jokoaren nondik norakoak, eta talde urdinean lehiakide eta kapitainaren artean hastear dagoen lehiaren irudiak izango dira ikusgai.

Manu Maritxalarrek Simon izendatu zuen, eta Caguama taldeko hainbat kide haserretu zituen. Ismak, Jon Quelek eta beste lehiakide batzuek Manuren estrategiaren inguruan duten iritzia emango dute, eta Nekane kapitainaren faboritoa dela gaineratuko dute. Solasaldian zehar, conquistologoek hainbat gai jorratuko dituzte, eta, haiekin batera, bi gonbidatu berezi izango dituzte: Andrea eta Adri.

Ainhoak eta Txurruk Gaztea setetik girotuko dute "El Conquis" gaua, eta publikoaren lehiakide gustukoena aukeratzeko botazioen azken ordukoa emango dute. Humbertok, gainera, harrituta utziko gaitu bere azkeneko pertsonaiarekin.

"El Conquis" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.