telebista
22:15ean
'Misión: País Vasco' filma, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Komedia frantziarra Iparraldean dago filmatuta batik bat, eta barre egiten die euskal topikoei.
-
"Mision: Pais Vasco" filmaren kartela
Ludovic Bernarden Misión: País Vasco komedia frantziarra eskainiko du gaur gauean ETB2k.
Sibylle Parisko komertziala Iparraldera mugitu behar da lan-arrazoiengatik. Bertan, izugarrizko talka kulturala pairatuko du, landa-eremuko euskaldunen ohiturek eta usadioek gaztea inbadituko baitute.
Filma Iparraldean dago grabatuta, Saran, Baionan eta Donibane Lohitzunen.
"Ocho apellidos vascos" frantziarra dela esan dute batzuek, film ezagunak bezala, euskal topikoei barre egiten dielako.
Ez ezazu xehetasunik galdu, eta goza ezazu Misión: País Vasco filmaz, gaur, 22:15ean, ETB2n. Telebistan eman ostean, EiTB Nahieranen izango dira ikusgai ekainaren 28a arte, las pelis de "La Noche De…" atalean.