telebista
ZINEMA ETB-N
'Nuestro último verano en Escocia' komedia, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Familia batek Eskoziara egiten duen bidaiaren istorioa kontatzen du, bisita xelebre eta gaizki-ulertuz betetako bidaia.
-
'Nuestro último verano en Escocia' filmeko irudia
Gaur, ekainak 20, Nuestro último verano en Escocia komedia eskainiko du Euskal Telebistak bere bigarren katean 22:30ean. Familia osoarentzako komedia dibertigarria da, zinema-aretoetara 2015ean iritsi zena.
Familia batek Eskoziara egingo duen bidaiaren istorioa kontatzen du. Aspaldi ikusi gabeko senideak dituzte han, eta haiei egingo dieten bisitetan denetik egongo da: gaizki-ulertuak, gorrotoak, xelebrekeriak...
Rosamund Pike, David Tennant, Billy Connolly, Celia Imrie, Emilia Jones eta Ben Miller aktoreek hartu zuten parte Andy Hamiltonek eta Guy Jenkinek idatzi eta zuzendu zuten istorio honetan.