Itxi

telebista

Audientzia

"El Conquis", asteazken gauean nagusi berriz ere, % 17,4ko audientzia-zatiarekin

EiTB

Patxi Alonsok aurkezten duen saioak 235.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

  • Patxi Alonso eta Nekane lehiakidea "El Conquis"en.

    Patxi Alonso eta Nekane lehiakidea "El Conquis"en. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

"El Conquis" saioa berriz ere audientzia-buru izan zen asteazken gauean, % 17,4ko audientzia-zatia bereganatuz. Patxi Alonsok aurkezten duen programak 235.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Horrez gain, #elconquis23 traola joera izan zen Twitterren, eta lau milioi eta erdi inpresio baino gehiago izan zituen sare sozialaren timelineetan. Nekane ere TT izan zen.

"El Conquistador del Caribe" realityaren final handiaren atarian, asteazkeneko debateak hainbat gonbidatu izan zituen. Alde batetik, Patxi Alonsok abenturako azken hiru kanporatuak (Nekane, Kali eta Idoia) hartu zituen, eta horrez gain, aurtengo hainbat polemikatan protagonista izan diren Seleta eta Manu Maritxalar kapitainak izan zituzten platoan.