telebista
Audientzia
"En Jake" lider, beste behin, % 18,2ko audientzia-zatiarekin
EiTB
Xabier Lapitz kazetariak aurkeztutako saioak ikus-entzuleen artean bere tokia sendotu du eta astelehenean lortutako datu bikainak gainditu ditu.
-
Xabier Lapitz kazetari eta aurkezlea. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.
Astearte honetan, "En Jake" saioa bere ordu tartean nagusi izan da beste behin, oraingoan, % 18,2ko audientzia-zatia bereganatuz. Halaber, 135.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.
Xabier Lapitz kazetariak aurkeztutako aktualitate saioak ikus-entzuleen artean bere tokia sendotu du eta astelehenean lortutako datu onak gainditu ditu. Gainera, audientzia marka bikainak lortu ditu bosgarren denboraldi honetan: saioaren inoizko denboraldirik ikusiena izaten ari da.