Itxi

telebista

22:30ean

"¡A Ganar!" filma, gaur gauean, "La Noche de..." saioan

EiTB

Horrez gain, Jada Pinkett eta Will Smith bikoteaz, Jennifer Lawrence aktoreaz eta Artikuntza basoaz (Nafarroa) eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazaz arituko da saioa.

  • "¡A Ganar!" filmeko fotograma bat

    "¡A Ganar!" filmeko fotograma bat. EiTBko bideo batetik ateratako irudia

Gaur, abuztuak 18, "La Noche de…" saioak ¡A Ganar! (The Miracle Season, 2018) filma eskainiko du. Sean McNamarak zuzendutako pelikula honek Helen Hunt, William Hurt eta Danika Yarosh aktoreak ditu protagonista. Filmak Iowa institutuko boleibol talde baten eta Caroline Found taldeko kapitainaren istorioa kontatzen du.

La pareja más guapa del mundo atalean, Jada Pinkett eta Will Smith aktore ezagunak osatzen duten bikoteari buruz arituko dira, 25 urte betetzen baitituzte ezkonduta.

Halaber, Efemérides Veraniegas atalean, Jennifer Lawrence aktorearen 30. urtemugari buruz arituko dira. Aktore honek Oscar sari bat irabazi zuen El lado bueno de las cosas filmeko protagonista gisa, eta Akademia sarietara 4 izendapen ditu.

Bukatzeko, Vascaciones de Película atalean, Euskal Herriko bi toki berezi bisitatuko ditugu, Artikuntza (Nafarroa) eta Andre Maria Zuriaren Plaza (Gasteiz). Izan ere, Artikuntzako basoan Bosque de sombra, Handia edota Zipi y Zape y el club de la canica filmak grabatu dituzte. Ondoren, Nafarroatik Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazara joango gara, bertan hilabete hasieran jaiak ospatu behar zituzten eta.

"La Noche de..." saioak ¡A Ganar! filma eskainiko du gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Ez galdu!