telebista
ZINEMA
Benetako istorioan oinarritutako 'Haur trukea' filma, gaur gauean, ETB1en
eitb.eus
Winevilleko krimenetan oinarrituta, Clint Eastwoodek zuzentzen du 'Haur trukea' pelikula. Angelina Jolie Aktore Onenaren Oscar saria jasotzeko hautagai izendatu zuten Christine Collinsen paperagatik.
-
Angelina Jolie 'Haur trukea'ko eszena batean
ETB1ek Haur trukea (Changeling) film dramatikoa eskainiko du gaur gauean, 1920ko hamarkadan izandako Winevilleko krimenetan oinarritutako pelikula. Clint Eastwoodek zuzendutako lana da eta Angelina Jolie du protagonista, eta Aktore Onenaren Oscar sarirako hautagai izendatu zuten Christine Collins gorpuzteko egindako lanagatik.
Christine Collins ama ezkongabearen amesgaiztoa Walter semea arrastorik utzi gabe desagertu zenean hasi zen. Hilabete batzuk geroago, Walter aurkitu zutela esan zion Poliziak, baina hura ikusi bezain pronto konturatu zen Christine ez zela bere semea, nahiz eta umeak bera amatzat hartu. Horrexegatik, egoerak nahasita, etxera eramatea erabaki zuen. Poliziak zorotzat hartu zuen semearen bila jarraitzeko eskatu zuenean, eta eroetxe batean sartu zuten. Dena den, abokatu ospetsu baten laguntzarekin eta John Malkovichek interpretatutako Briegleb apaizaren laguntza estimagarriarekin, Poliziaren jokabide ustela salatu eta auzia Kaliforniako Gortera eramatea lortu zuen Christinek.
Haur trukea (Changeling) filma, gaur gauean, 22:30etik aurrera, ETB1en ikusgai. Ez galdu!