Itxi

telebista

Audientzia

"LND" saioko 'Las inocentes' filmak % 16,3ko audientzia zatia lortu du, asteartean

EiTB

Felix Linaresek aurkeztutako saioa ere bere ordu-tartean lider izan zen, %16,1eko audientzia-zatiarekin. Gainera, 173.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen.

  • Felix Linares, "LND" saioko aurkezlea

    Felix Linares, "LND" saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB

Astearte gauean, irailaren 1ean, ETB2n eskaini zen Las inocentes filmaren emanaldiak oso harrera ona izan zuen: % 16,3ko audientzia-zatia eta 173.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen, martxotik lortutako daturik altuena.

"La Noche de…" saioa ere, bere ordu-tartean lider izan zen, % 16,1eko audientzia-zatia bereganatuz. Halaber, Felix Linaresek aurkezten duen asteroko zinema saioak 176.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin-eremuan.