Itxi

telebista

22:30ean

"Euskal Herria eta askatasuna" dokumentala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Dokumentalak Espainiako Gerra Zibilaren garaian hasi eta 2018an ETA desegin zen arte Euskal Herrian bizitako egoera soziopolitikoa islatzea du helburu.

0:30
'Euskal Herria eta askatasuna' dokumentala, ETB1en.

Gaur gauean Euskal Herria eta askatasuna, bakeranzko bide luze bat (Pays Basque et liberté, un long chemin vers la paix) dokumentala izango da ikusgai Euskal Telebistaren lehen katean eta eitb.eus-en. Thomas Lacostek zuzenduta, Sisters Productions ekoiztetxearen produktuak euskal gatazkaren gaia jorratzen du Espainiako Gerra Zibilaren garaian.

Elkarrizketak eta orain arte ikusi gabeko irudiak dira horren hezurdura, eta garai horretan garrantzi berezia izan zuten pertsonek euren bizipenak ere partekatuko dituzte. Hala, Espainiako Gerra Zibilaren garaitik hasi eta 2018an ETA behin betiko desegin zen arte Euskal Herrian bizi zen egoera soziopolitikoa erakutsi nahi du lanak orain arte ikusi gabeko ikuspuntu batetik.

Euskal Herria eta askatasuna, bakeranzko bide luze bat dokumentala apirilean estreinatu zuen France3 telebista kate frantsesak, eta gaur 22:30etik aurrera izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.