Itxi

telebista

22:15ean

'La batalla por Sebastopol' filma, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Lyudmila Pavlichanko frankotiratzaile errusiarrak Bigarren Mundu Gerran izandako paperean oinarritutako filma da. 309 soldadu nazi hil zituen Sebastopoleko gerran, antza.

  • Yuliya Peresild 'La batalla por Sebastopol' filmaren fotograma batean

    Yuliya Peresild 'La batalla por Sebastopol' filmaren fotograma batean

La batalla por Sebastopol (Bitca za Sevastopol, 2015) filma eskainiko du gaur gauean ETB2k. Sergey Mokritskiyren gidaritzapean, film honetan Yuliya Peresild, Yevgeni Tsyganov, Joan Blackham, Anatoliy Kot, Oleg Vasilkov edota Nikita Tarasov aktoreek hartzen dute parte, besteak beste.

Bigarren Mundu Gerrari buruzko film autobiografiko honek Lyudmila Pavlichankoren istorioa kontatzen du. Gerra piztean, 1941ean, armadan izena eman behar duen ikasle errusiarra da Lyudmila. Laster ohartuko dira guztiak frankotiratzaile aparta dela, eta Alemaniako nazien goi karguek gaztea akabatzea aginduko dute. Lyudmila Pavlichanko, bitartean, maitemindu egingo da.

Ez ezazu galdu La batalla por Sebastopol filma, gaur, 22:30ean, ETB2n. Telebistan eman ostean, EiTB Nahieranen izango da ikusgai abenduaren 6ra arte, las pelis de "La Noche De…" atalean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema