Itxi

telebista

22:00etan

"Fair Saturday. Gora Bihotzak" ikuskizuna, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Hainbat euskal musikari ospetsuren emankizunak eskainiko dira, Eñaut Elorrieta, Zea Mays, Izaro, Pascual Molongua eta Iñaki Uranga, besteak beste.

  • Euskalduna Jauregian eskainitako ikuskizuna

    Euskalduna Jauregian eskainitako ikuskizuna. Argazkia: Fair Saturday Foundation.

"Fair Saturday. Gora Bihotzak" ikuskizun berezia emango dute gaur, Gabon gauean, 22:00etatik aurrera ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Euskalduna Jauregian grabatutako saio berezia da, eta euskal musikari ospetsu ugarik hartuko dute parte, hala nola Eñaut Elorrieta, Zea Mays, Izaro, Pascual Molongua eta Iñaki Uranga.

Ekitaldi guztian zehar euren abesti ezagun eta esanguratsuenen bertsio bereziak interpretatuko dituzte Bilboko Koral Elkarteak (Enrique Azurzaren zuzendaritzapean), Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Koruak (Urko Sangronizen gidaritzapean) eta Fernando Velazquezek Zuzendutako Bilboko Orkestra Sinfonikoak lagunduta. Pieza guztien moldaketa Fernando Velazquezek berak egin ditu ekitaldirako.

"Fair Saturday. Gora Bihotzak" ikuskizuna gaur eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera.