Itxi

telebista

21:50ean

'Bumblebee' filma estreinatuko du "La Noche De…"k Eguberriko saio berezian

EITB MEDIA

Horrez gain, "Los regalos de Navidad de..." eta "Luchadores en el cine" atalak eskainiko ditu Felix Linaresek gidatutako saioak.

  • 'Bumblebee' filmaren fotograma bat

    'Bumblebee' filmaren fotograma bat

Gaur gauean, Felix Linaresek gidatzen duen "La Noche De…" saioak Bumblebee filma estreinatuko du bere Eguberriko saio berezian. Lan hori, 'Transformers' sagako parte izan arren, independentea da, eta ez da beharrezkoa gainerako guztiak ikustea, ostiraleko filmaz gozatzeko.

Aurretik, John Cena, Bumblebee filmeko protagonistetako bat, hartuko du hizpide nagusi saioak "Los regalos de Navidad de…" atalean. Felix Linaresek aktorearen ibilbide pertsonal eta profesionala errepasatuko du eta bere bizitzako une jakin batzuetan aktoreari ondo etorriko zitzaizkion opariak proposatuko ditu.

Ondoren, "Luchadores en el cine" atalean, pantailetatik kanpo ere borrokalari izan diren aktore batzuen berri emango du saioak. Dwayne Johnson handia, "La Roca" bezala ezagunagoa, izango da, besteak beste, atal honetako protagonista nagusietako bat.

"La Noche De… Bumblebee" gaur izango da ikusgai, 21:50ean, ETB2n eta eitb.eus-en.