telebista
Audientziak
"Atrápame Si Puedes", denboraldiko saiorik ikusiena % 14,3ko audientzia-zatiarekin
EITB Media
Bestalde, "En Jake" saioa bere ordutegian audientzia-buru izan zen % 16,3ko kuotarekin eta 180.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin.
-
Patxi Alonso "Atrápame Si Puedes" saioan. Argazkia: EITB Media
Asteazkenean, urtarrilak 27, "Atrápame Si Puedes" lehiaketa saioa zazpigarren denboraldiko ikusiena izateaz gain, bigarren audientzia-zatirik altuena bereganatu zuen: % 14,3ko kuota. Halaber, Patxi Alonsok aurkeztuta, 134.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. 59.500 euro jokoan, Txoron, Andrea, Arantza, Chueca eta Armand lehiakideak izan ziren protagonista.
"En Jake", bere ordu-tartean nagusi
Bestalde, egun-eguneko gaiak ardatz dituen "En Jake" saioa, bere ordu-tartean audientzia-buru izan zen % 16,3ko kuotarekin. Gainera, 180.000 ikus-entzulek egin zuten bat saioarekin uneren batean.