Itxi

telebista

Audientziak

"El Conquistador", berriz ere audientzia-buru, % 27,1eko audientzia-zatiarekin

EITB Media

Horrez gain, 362.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

  • "El Conquistador" saioko irudi bat

    "El Conquistador" saioko irudi bat, EITB Mediaren bideo batetik ateratakoa

"El Conquistador del Caribe" saioa berriz ere audientzia-buru izan zen asteleheneko ordutegi nagusian, % 27,1eko audienzia-zatia bereganatuz. Halaber, abentura-realityak 362.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin-eremuan. Aurtengo edizioa estreinatu zenetik, bost astez jarraian izan du saioak lidergoa bere ordu-tartean.

Asteleheneko atalean, Herrantxik Saioa kanporatu zuen. Gorriek irabazi zuten idien immunitate-jokoa Bekori eta Patxiri esker; eta berdeak izan ziren bigarrenak, Bego eta Leire buru zituztela. Urdinak, berriz, azkenak gelditu ziren Juanen eta Aitorren gidaritzapean.

Abenturan gertatutako guztia ikusmin handiarekin jarraitu zuten eitb.eus eta sare sozialetako erabiltzaileek ere. #conquis5 etiketa joera izan zen Twitterren, tendentzien zerrendako hirugarren postua lortu zuen, guztira, 3.738 txiorekin.Bestalde, eitb.eus atarian 20.186 erabiltzaile konektatu ziren webgunera, 45.009 izan ziren orrialde ikusiak eta 12.474 erabiltzailek jarraitu zuten saioa streaming bidez.