Itxi

telebista

Audientziak

"El Conquis" bere ordu-tartean audientzia-buru, asteazken gauean

EITB Media

Denboraldiko solasaldirik ikusiena izan zen % 17,3ko audientzia zatiarekin.

  • Patxi Alonso eta Xabi "El Conquis" saioan.

    Patxi Alonso eta Xabi "El Conquis" saioan. EITB Mediaren bideo batetik lortutako irudia.

Asteazkeneko "El Conquis" saioa bere ordu-tartean audientzia-buru izan zen, % 17,3ko audientzia-zatiarekin. Patxi Alonsok aurkeztutako solasaldia denboraldiko ikusiena izan zen, eta 228.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Xabik bisitatu zuen "El Conquis" saioko platoa. Corocote taldeko kideak duelua galdu zuen Undaren aurka arrabolen jokoan, bi aldiz uretan amaitu ostean. Talde urdinarekin izandako abenturaren nondik norakoak azaldu zituen eta pole dance ikuskizuna eskaini zuen platoan.