Itxi

telebista

8. atalaren aurrerapena

Yocahu eta Corocote taldeek girgiluak ipinita borroka egingo dute Atabey menderatzeko

EITB Media

Juan eta Arandaren kanporaketa bikoitzak abenturaren eskakizuna aldatu dela erakutsi besterik ez du egin. Jada ez du balio aurkariak baino pixka bat gehiago egiteak aurrera egiteko.

  • Lehiakideak "engrilletados" jokoan

    Lehiakideak "engrilletados" jokoan. Argazkia: EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia

Gogoa eta energia ahultzen hasi dira Haitisetan, baina talde gorriak eta urdinak indarrak atera beharko dituzte neskak "Engrilletados" joko gogorrean garaitzeko. Juan eta Arandaren kanporaketa bikoitzak abenturaren eskakizuna aldatu dela erakutsi besterik ez du egin. Jada ez du balio aurkariak baino pixka bat gehiago egiteak aurrera egiteko, eta parte-hartzaileak zailtasun handiko dueluen arriskuaz konturatzen hasi dira.

Egia esan, gorriek asko nabaritu dute Arandaren martxa. Konturatu dira Azkoitiko kideak une zailenetan animatzen zuela taldea, eta Binbi errudun sentitzen da immunitate-jokoan izan zuen baldartasunarengatik, kanpamendu oso pobrera itzuliarazi baitzuen taldea. Beharbada orain berriro planteatuko dute lider baten beharra edo estrategia-aldaketa bat egitea hainbesteko kanporaketa geldiarazteko, lau dueluetatik bakarra irabazi baitute.

Seletak, bestalde, taktika berri bat bilatu beharko luke talde indartsuari eutsi nahi badio, azken lau asteetan hiru parte-hartzaile galdu baititu eta geratzen direnak ez daudelako guztiz ondo gogoz.

Zalantzarik gabe, aukera ona da Atabey taldearentzat garaipenen erritmoa ez galtzeko eta ahalik eta kide gehienei eusteko, etorkizuneko bateratzeari begira. Kontrakoa gertatzen bada, Duranak berdeen batzar baten beldur dela esan du, bere taldeko neskek duten izaerarengatik.

"El Conquistador del Caribe" saioa astelehenero ikus daiteke, gaueko "Eguraldia"ren ostean, ETB2n eta eitb.eus atarian, 22:30etik aurrera. Horrez gain, atal guztiak EiTB Nahieranen eta EITB Mediaren gainerako euskarri digitaletan daude eskuragarri.