telebista
22:30ean
"Vascos por el Mundo" saioak Guatemala ezagutuko du gaur gauean
EITB Media
Carolina Calvo kazetariak Pascu Robredo, Raquel García, Nati Marqués eta Marta Calvo euskaldunak izango ditu gidari herrialdean zehar.
-
Carolina Calvo kazetaria. Argazkia: Vascos por el Mundo
Gaurko "Vascos por el Mundo" saioan Carolina Calvo kazetariak Guatemala ezagutuko du, historia, kultura eta natura aberatsa duen herrialdea. Aniztasun handiko herrialdea da eta bidaiariak erakarri izan ditu paraje eta bizipen ahaztezinekin.
Pascu Robredo, Raquel García, Nati Marques eta Marta Calvo euskaldunak izango ditu saioak gidari, herrialdeko hainbat toki eta hirietan barrena: Antigua, Erdialdeko Amerikako hiri ederrenetako bat; Queztaltenango, herrialdeko bigarren hiririk handiena; eta Xela, iragan kolonial aberatsaren aztarnak mantentzen dituen hiria.
"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.