telebista
Audientzia
"Historias a Bocados" saioa eta 'Instintos Maternales' filma, liderrak, igandean
EITB Media
Igande arratsaldeko bi emanaldiak euren ordu tarteetan nagusi izan ziren.
-
Joseba Arguiñano Luko herrian. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.
Igandean, Joseba Arguiñanok aurkeztutako ETB2ko "Historias a Bocados" saioa bere ordu tartean audientzia-buru izan zen, % 13,0ko audientzia-zatiarekin. Sukaldariak Arabako Luko herria bisitatu zuen bertako auzokideekin batera. Saioak 276.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Aurretik, Instintos Maternales filmak ere bere ordu tartean lidergoa lortu zuen, % 15,3ko audientzia-zatiarekin. Ama gazte baten desagerpenaren istorio honek 251.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.