Itxi

telebista

''El Conquis''en 18. atala

Andrea eta Bego, aurrez aurre, gaur gauean, "El Conquistador del Caribe"n

EITB Media

40 metroko jumar batean lehiatuko dira Andrea eta Bego immunitate jokoan. Ez galdu "El Conquistador", astelehenean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Andrea eta Bego, aurrez aurre

    Andrea eta Bego, aurrez aurre. EITB Mediaren bideo batetk ateratako irudia

Diotenez, denborak bakoitza bere tokian jartzen du, eta "El Conquistador del Caribe" saioaren 18. atalean ikusiko dugu Andreak eta Begok merezitako lekua zein duten. Hondarribikoaren etsai handia da gasteiztarra, beti du jomugan, eta guztien aurrean gutxiesten du, zenbait probatan eta bi duelutan bere balioa erakutsi duen arren. Halabeharrez, aurrez aurre arituko dira 40 metroko jumar batean; izan ere, immunitate jokoan taldekideak ordezkatzeko hautatu dituzte. Beraz, irabazten duena heroi bat izango da taldekideak kanpamentu aberatsera eramatea lortzen badu.

Aukera handia izango da Andrearentzat balio duena erakusteko eta, bide batez, taldean duten tentsioa arintzeko. Cacata taldean hutsune handia uzteaz gain, Daviden kanporatzeak agerian utzi du beraien artean dagoen giro txarra. Aitor eta Leire itzuli izanak ez du lortu gauzak bere onera ekartzerik; alderantziz, tirabira gogorrak ekarri ditu, gaur-gaurkoz konponezinak diruditenak. Dena den, immunitatea lortzea sendagai ona izan daiteke talde beltzarentzat.

Ez galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen, EITB Nahieranen aplikazio berrian eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezke.