Itxi

telebista

22:30ean

Arsuaga eta Etxeberriarekin Atapuercan izango da Dani Alvarez gaurko "El Día de Mañana" saioan

EITB Media

Asteazken honetan, EITBko kazetariak milaka urte egingo du atzera gure arbasoen egunerokoa nolakoa zen jakiteko.

  • Juan Luis Arsuaga eta Paco Etxeberria "El Día de Mañana" saioan.

    Juan Luis Arsuaga eta Paco Etxeberria "El Día de Mañana" saioan. EITBko bideo bateko irudia.

Gaur gauean, Dani Alvarezek milaka urte egingo du atzera "El Día de Mañana" saioan gure arbasoen egunerokoa nolakoa zen jakiteko eta gure egungo ohiturekin alderatzeko. Hezurrak irakurtzen adituak diren bi lagun ospetsu izango ditu berarekin: Paco Etxeberria eta Juan Luis Arsuaga. Beraien jardunean sartuko da Atapuercako aztarnategian eta Giza Eboluzioaren Museoan, Burgosen.

Bi adituen laguntzaz, Alvarezek Arsuagaren lantaldeak azken 30 urte hauetan egindako aurkikuntzen errepasoa egingo du. Aurkikuntza horiengatik UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu du Atapuerca.

Danik gertutik ikusiko ditu "Miguelon" eta "Elvis", garezurra eta pelbisa. Fosilen munduko erregistroaren hondakinik osatuenak dira eta zientzia aldizkari ospetsuenetan agertu dira, Naturen esate baterako.

"El Día de Mañana" 22:30ean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.