Itxi

telebista

Audientzia

"La Noche De… La última lección", bere ordutegian lider

EITB Media

Felix Linaresen aurkezpena eta 'La última lección' filma emanaldirik ikusienak izan dira beren ordutegietan.

  • 'La última lección' filma estreinatu du "La Noche De..." saioak

    'La última lección' filma estreinatu du "La Noche De..." saioak

"La Noche De..." saioko Felix Linaresen aurkezpena eta La última lección filmaren telebistako estreinaldia audientzia buru izan dira astearte honetan beren ordutegietan.

Felix Linaresen zinemari buruzko atalen tarteak % 14,8ko audientzia izan du, eta 184.000 ikus entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin esparruan.

Halaber, La última lección pelikula frantsesak % 11,4ko audientzia zatia lortu du, eta 171.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.