telebista
22:30etik aurrera
'Villano' filmaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2 eta eitb.eus-en
EITB MEDIA
Krimena, akzioa eta drama biltzen dituen filmak gaizkile baten kontakizunak ditu ardatz. Espetxetik atera berritan, familiarengana gerturatzen saiatuko da gaizkilea, eta bidean anaiari dituen zorrekin lagunduko dio. Ahaleginak ahalegin, bizimodu kriminalera itzuliko da.
-
"Villano" filemko frame batetik ateratako irudia
Villano (2020) Philip Barrantinik zuzendutako thriller bat da, Craig Fairbrass (Eddie Franks), Robert Glenister (Roy Garrett), Nicholas Aaron (Steve) eta Izuka Hoyle (Chloe Franks) aktoreak protagonista dituena.
Krimena, akzioa eta drama biltzen dituen filmak gaizkile baten kontakizunak ditu ardatz. Espetxetik atera berritan, familiarengana gerturatzen saiatuko da gaizkilea, eta bidean anaiari dituen zorrekin lagunduko dio. Ahaleginak ahalegin, bizimodu kriminalera itzuliko da.
Abuztuaren 19an, Villano filmaren estreinaldia, ETB2n, 22:30etik aurrera. Ondoren, EITB Nahieran-en euskarrietan egongo da ikusgai.