Itxi

telebista

Audientziak

"La Noche de…" astearte gauean audientzia-buru izan da, zortzigarren astez jarraian

EITB Media

Félix Linaresek aurkeztutako saioak % 13,2ko audientzia-zatia eskuratu du.

  • 'Basada en hechos reales' filmearen irudia.

    'Basada en hechos reales' filmearen irudia.

"La Noche de…" astearte gauean audientzia-buru izan zen zortzigarren astez jarraian. Félix Linaresek aurkeztutako saioak % 13,2ko audientzia-zatia eskuratu zuen eta 168.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Ondoren, Basada en hechos reales (D'après une histoire vrai, 2017) filmak ere audientziaren harrera bikaina lortu zuen: % 12,1eko audientzia-zatia eta 209 000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.