Itxi

telebista

22:30ean

'Viudas' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de…" saioan

EITB Media

Gainera, Daniel Graig, Jonnhy Depp eta Brigitte Bardot aktoreen inguruko erreportajeak eskainiko ditu Felix Linaresek aurkeztutako saioak.

  • 'Viudas' pelikularen irudia

    'Viudas' pelikularen irudia

Gaurko "La Noche de…" saioak Viudas (Widows, 2018) filmaren estreinaldia eskainiko du. Gaur egungo Chicagon girotuta dago filma, eta, bertan, protagonistak senarren ekintza kriminalen ondorioz herentziaz jasotako zor handiak batu dituen hiru emakume alargun dira.

Michelle Rodriguez, Cynthia Erivo eta Elizabeth Debicki dira aktore nagusiak eta haiekin batera, Colin Farrell, Liam Neeson eta Robert Duvall ere ikusiko ditugu. Steve McQueen zinemagileak zuzendutako filma da.

"La Noche de…" saioak, bestalde, Daniel Craig aktorearen dirutza eta haren ibilbidea errepasatuko du, eta horrez gain, Johnny Depp aktoreak azken pelikulan egindako akatsa erakutsiko du.

Amaitzeko, Brigitte Bardoten 87. urtebetetzea ospatzeko haren ibilbidea gogoratuko du saioak Crónica de sucesos atalean.

"La Noche de…" asteartero izaten da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.