Itxi

telebista

22:15ean

Portugaleko kostalde berdea, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Aiora Oronoz kazetariak Oporto hiritik Galiziaraino zabaltzen den eskualdea ezagutuko du Javier, Ane, Jon eta Aida euskaldunen eskutik.

  • Aiora Oronoz kazetaria Oporton.

    Aiora Oronoz kazetaria Oporton.

Aiora Oronoz kazetariak eta Pablo Perandres kamerak Portugaleko kostalde berdea ezagutuko dute gaur "Vascos por el Mundo" saioan. Bertan bizi diren Javier, Ane, Jon eta Aida euskaldunak izango ditu lagun Oportotik Galiziaraino zabaltzen den eskualde eder honen sekretu eta txoko guztiak ezagutzera emateko.

Besteak beste, Duero ibaiaren harana, Coako ondare historiko eta kulturala, Braga hiriko kaleak eta Oporto hiriburua bisitatuko dituzte.

"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.