Itxi

telebista

22:30ean

"La Noche de…"k 'Geostorm' filma eskainiko du gaur gauean

EITB Media

Felix Linaresek gainera, Luis Tosarren ibilbidea errepasatuko, Cristóbal Colónen inguruko erreportajea eskaini eta 'Brown Films' atal berria estreinatuko du.

  • 'Geostorm' pelikularen irudia

    'Geostorm' pelikularen irudia

Gaur gauean, "La Noche de…"k Geostorm (Geostorm, 2017) pelikula eskainiko du, suspenseez eta akzioz beteriko filma. Aldaketa klimatikoaren ondorioen inguruko istorio honetan, Gerard Butler, Jim Sturgess, Ed Harris, Andy Garcia eta Abbie Cornish aktoreak parte hartzen dute, Dean Devlin zinegilearen gidaritzapean.

Filmaren emanaldiaren aurretik, Félix Linaresek Luis Tosar aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du eta haren ibilbide profesionala errepasatu eta bere bizitzaren momentu dibertigarrienak azalduko ditu.

"La Noche de…"k gainera, atal berri bat estreinatuko du Brown Films: marrones de película, filmazio ezberdinetan eman diren arazo larrienak gogoratuko dituen atala.

Amaitzeko, Cristobal Colón eta Amerikara egindako bidaiaren inguruan historiak eta zinemak kontatu dizkiguten gezurrak azalduko ditu saioan.

"La Noche de… Geostorm" gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrea ETB2n eta eitb.eus-en.