Itxi

2021/10/22

08:00

telebista

22:15ean

'Bajo amenaza' pelikula, gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Sarahk eta Kyle Millerrek dena dutela ematen du, baina gaizkile-talde batek bien bizitza lasaia mehatxatuko du bikotearen etxean bortizki sartuta.

  • Nicolas Cage eta Nicole Kidman

    Nicolas Cage eta Nicole Kidman

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bajo amenaza (Trespass) filma eskainiko du gaur gauean ETB2k. Joel Schumacherrek zuzendu zuen thriller honek Nicolas Cage, Nicole Kidman, Ben Mendelsohn, Liana Liberato eta Cam Gigandet ditu protagonista.

Sarahk (Nicole Kidman) eta Kyle Millerrek (Nicolas Cage) osatzen duten bikote zoriontsuak dena duela dirudi: etxe dotorea, imajina daitezkeen erosotasun guztiekin, eta Avery (Liberato), alaba nerabe maitagarri baina errebeldea. Kyle diamante-tratulari arrakastatsua da, eta Sarah, arkitektoa; berak diseinatu du bere kristalezko, harrizko eta altzairuzko etxe zabal eta modernoa, landarez inguratutakoa. Baina gaizkile-talde batek bien bizitza lasaia mehatxatuko du bikotearen etxean bortizki sartuta. Une horretatik aurrera, Kylek bere trebetasun guztia erabili beharko du bere familiaren bizitza eta ametsak salbatzeko.

Ez galdu Bajo Amenaza filma, gaur gauean, 22:15ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Telebista
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;