Itxi

telebista

22:15ean

Norvegiako fiordoak, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Lucas Goikoetxea kazetariak eta David Cruz kamerak Eskandinaviako eskualde ederrena ezagutuko dute bertan bizi diren euskaldunen eskutik.

  • Lucas Goikoetxea kazetaria Norvegiako fiordoetan.

    Lucas Goikoetxea kazetaria Norvegiako fiordoetan.

Gaur, "Vascos por el Mundo" saioan, Eskandinaviako eskualderik eder eta ikusgarriena ezagutuko dute: Norvegiako fiordoak. Lucas Goikoetxea kazetariak eta David Cruz kamerak bertan bizi diren lau euskaldunen eskutik ezagutuko dute paraje hau: Agurtzane, Antonio, Ageda eta Igor.

Norvegian 1.000 fiordo baino gehiago daude, glaziazio ezberdinen eraginez sortu direnak, eta gizadiaren nazioarteko ondarea dira.

Bergen, eskualdeko hiriburua, mendiez inguratuta dago eta herrialdeko bigarren hiri garrantzitsuena da. Flann herrian, berriz, trenez egin daitekeen bidaiarik ederrena hasten da, eta baita herrialde nordikoetako tirolinarik luzeena. Fiordoez beteriko lur hauetan bikingoak bizi ziren, herri marinela, esploratzailea eta gerlaria.

"Vascos por el Mundo"gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.