Itxi

telebista

17:00etan

Xilaba Bertsolari Txapelketaren finala zuzenean, gaur, ETB4n eta eitb.eus-en

EITB Media

Igandean, txapelketaren momenturik onenak bilduko dituen "Hitzetik Hortzera" saio berezia izango da ikusgai ETB1en.

  • Xilaba txapelketa.

    Xilaba txapelketa.

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenanarreko Xilaba Bertsolari Txapelketaren finala ospatuko da gaur Donibane Lohizuneko Kanpos Berri Jai Alain eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du bertsolaritzaren hitzordu garrantzitsu hau, 17:00etatik aurrera, ETB4n eta eitb.eus-en. Ilaski Serranok aurkeztuko du emankizuna, eta ondoan izango du Nahia Sasco bertsolaria iritzi-emaile lanetan. Finalaren amaiera ETB1en ere eskainiko da gaueko albistegiaren ondotik.

2020an bertan behera gelditu ondoren, aurtengo irailaren 18an ekin zioten berriz Xilabari eta lau kanporaketa eta hiru finalerdi igaro ondoren, final handia ospatuko da larunbatean. Txapela lortzeko lehia sei bertsolariren artekoa izango da: Amets Arzallus, Odei Barroso, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Maddi Ane Txoperena eta Patxi Iriart. Aurkezle lanak Aritz Bidegainek eta Amaia Castorenek egingo dituzte eta epaitzeko lana sei lagunen gain izango da. Andoni Iturriozek jantziko dio txapela txapeldunari.

Igandean, finaleko momenturik onenak eta txapeldunen hitzak bilduko dituen "Hitzetik Hortzera" saio berezia izango da ikusgai 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, Eider Perezek aurkeztuta.