Itxi

telebista

22:00etan

"Greenbook" pelikula, gaur gauean, "La Noche de..." saio berezian

EITB Media

Saioak, gainera, zinemako Gabonetako bost bitxikeriak azalduko ditu.

  • "Greenbook" pelikularen irudia.

    "Greenbook" pelikularen irudia.

Eguberri eguneko saio berezian, "La Noche de..."k Greenbook filma eskainiko du, benetako istorio batean oinarrituta arrazismoaren kontrako fabula. Pianojole afroamerikar baten eta bere kotxe gidariaren arteko harremana azaltzen du, Estatu Batuetako hegoaldean musika bira egiten duten bitartean. Filmak pelikula onenaren Oskar saria irabazi zuen, besteak beste. Félix Linaresek filmazioaren datuak emango ditu. Halaber, Viggo Mortensen aktore protagonistaren inguruko erreportajea eskainiko du, aktorearen gabonetako menua zein den kontatuz.

Horrez gain, zinemaren gabonetako bost bitxikeria azalduko ditu saioak: horien artean, pelikuletako elurra nola egiten den, gabonetako zein kanta agertzen den pelikula gehienetan, eta zein den inoizko gabonetako pelikularik onena.

"La Noche de... Greenbook" gaur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.