Itxi

telebista

Audientzia

Arrakastatsu ekin dio "El Conquistador del Caribe"k denboraldi berriari

EITB Media

Saioak ordutegi nagusian lidergoa lortu du %20,5eko audientzia-zatia eta 303.000 ikus-entzulerekin, eta joera izan da Twitterren.

  • "El Conquistador del Caribe" estreinaldia.

    "El Conquistador del Caribe" estreinaldia.

"El Conquistador del Caribe" abentura realityak arrakastatsu ekin dio bere hamazortzigarren denboraldiari: asteleheneko ordutegi nagusian liderra izan da, % 20,5eko audientzia-zatia eskuratuz. Patxi Alonsok gidatutako estreinaldi saioak 303.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.

Denboraldi berri honetan Karibean ikusiko dugunaren aurrerapena egin zuen asteleheneko saioak eta aurtengo partaideetako batzuk aurkeztu zituen. Gainera, Julian Iantzirekin batera, epai lanak egingo dituen aurtengo bigarren aurkezlea nor izango den jakin genuen: Conquis komunitatearentzat aski ezaguna den David Seco, hain zuzen ere. Halaber, Nahia, Bego eta Andrea kapitainek erronka berri honen aurrean dituzten itxaropen eta jarrerak azaldu zituzten.

Saioa joera izan zen Twitterren eta #conquisestreno traola lehen postua lortu zuen estatu mailan, 5.300 txio baino gehiagorekin. Horrez gain, saioren webguneak 36.600 erabiltzaile bakar eta 68.700 orrialde ikusi izan zituen, eta 21.800 pertsonek jarraitu zuten saioren emanaldia streamingaren bidez eitb.eus-en.