telebista
22:15ean
'El cazador de pájaros' filma, gaur gauean, ETB2n
EITB Media
Naziengandik ihes egiteko asmoz bere burua gizontzat aurkeztu zuen emakume judu baten istorioa kontatzen du benetan jazotako gertakarietan oinarritutako filmak. Larunbatean izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.
-
'El cazador de pájaros' filmaren fotograma
ETB2k El cazador de pájaros (The Birdcatcher) film norvegiarra emango du gaur gauean. Ross Clarkek zuzenduriko pelikularen protagonistak, besteak beste, hauek dira: Sarah-Sofie Boussnina, August Diehl, Arthur Hakalahti, Jakob Cedergren, Laura Birn eta Johannes Kuhnke.
Esther da filmaren protagonista, nazien Norvegiako setiotik ihes egin nahian dabilen neska judutarra. Nor den ezkutatzeko asmoz, bere burua gizontzat aurkeztuko du. Bigarren Mundu Gerran benetan jazotako gertakarietan oinarrituta dago.
Ez ezazu galdu El cazador de pájaros thrillerra, gaur, 22:15ean, ETB2n. Telebistan eman ostean, EiTB Nahieranen izango da ikusgai urtarrilaren 17ra arte, Las pelis de "La Noche De…" atalean.