telebista
22:15ean
Loirako gazteluak, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan
EITB Media
Loira ibaiaren bazterretan izango dira Arantzazu Fuertes erreportaria eta Javier Quiles kameralaria, xarmaz betetako herri eta hiriak ezagutzeko. Mundu mailan gaztelu gehien dituen zonaldea da, eta bertatik bertara ezagutuko dute, Gorka, Ruben, Bader, Nora eta Unairen eskutik.
-
"Vascos por el Mundo" saioa, Loirako gazteluetan. EITB Mediarenb bideo batetik ateratako irudia
Loirako gazteluetara egingo du bidaia gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioak. Gaztelu gehien dituen eskualdea da mundu mailan, eta bertatik igarotzen da Frantziako ibairik luzeena: Loira. Arte eta historiaz betetako 200 kilometro koadro baino gehiago dituzte bertan, Gizateriaren Ondare.
Hala, Arantzazu Fuertes erreportariak eta Javier Quiles kameralariak Loira ibaiaren bazterretara bidaiatuko dute, xarmaz betetako herri eta hiri horiek ezagutzeko, tartean Tours, Blois eta Nantes. Bidaia liluragarria, beraz, bertan bizi diren Gorka, Ruben, Bader, Nora eta Unairen eskutik.
Bilboko Deustu auzokoa da Gorka, eta 15 urte daramatza Frantzian. Loirako harana airetik erakusteaz gain, Chenonceau gaztelura eramango ditu, eta landazabala sidekarrean ezagutzeko aukera ere izango dute.
Ruben, berriz, Zumarragakoa da eta orain 10 urte iritsi zen bertara, Erasmus beka batekin. Elkarrekin hainbat gaztelu bisitatu dituzte: Chambord, Chaumont-Sur-Loire eta Cheverny. Leonardo Da Vincik Chambord gazteluarekin izandako harremana kontatuko die, eta Chaumont-Sur-Loire eta Cheverny gazteluak pelikula eta komikietarako inspirazio iturri izan direla ere ikusiko dugu.
Hendaiako da Bader eta orain bi urte iritsi zen Tours hirira. Erdi Aroan hiriburu izan zen Tours, bertarako aberastasunak eta Loirarekiko gertutasunak bultzatuta.
Azkenik, Unai eta Nora ezagutuko ditugu. Hilabete batzuk daramatzate Nantes kostaldeko herritxo batean, eta Norak berak erakutsiko die Arantzazuri eta Javierri Nantes hiri ikusgarria. Gaztelua, kaleak eta Julio Verneren eleberrietan oinarritutako proiektu berretzailea ikusiko dituzte.
Gaur izango da ikusgai "Vascos por el Mundo" saioa, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.