Itxi

telebista

22:30ean

'Non dago Mikel?' dokumentala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Guardia Zibilak atxilotu ondoren 1985eko abenduan hilda agertu zen Mikel Zabalza gazte nafarraren desagerpenaren kronika da Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas 'Pitu'k zuzendu duten dokumentala.

0:38
'Non dago Mikel?' Dokumentalaren irudi bat

Gaur gauean, Non dago Mikel? dokumentala izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, Guardia Zibilak atxilotu ondoren 1985eko abenduan hilda agertu zen Mikel Zabalza gazte nafarraren desagerpenaren kronika. EITBren parte-hartzea du filmak eta Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas Pituk zuzenduta, orduko artxiboko materiala eta Zabalzaren inguruko jendearen eta auzian zerikusia izan zutenen lekukotasunak biltzen ditu.

1985eko azaroan, Guardia Zibilak Zabalza atxilotu zuen beste pertsona batzuekin batera. Gainerako gazteak askatu zituztenean, tortura basatiak jasan izana salatu zuten. Baina Mikel falta zen, eta Euskal Herriko kaleetan gero eta ozenago aditu zen oihu bat: "Non dago Mikel?" Mikel desagertuta egon zen bitartean, bertsio ofizialaren aurrean deskonfiantza handia erakutsi zuten herritarrek protesta ezberdinetan eta Bidasoa ibaiko uretan haren gorpua topatu zutenean gizarteak eztanda egin zuen.

Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak motibazio politikoko indarkeriaren biktima izaera aitortu dio Mikel Zabalzari 36 urte geroago, eta Balorazio Batzordeak egiaztatu egin du guardia zibilek Zabalzaren giza eskubideak urratu zituztela, "tortura ankerren bidez eta tratu gizagabe eta iraingarrien bidez".

Non dago Mikel? dokumentala gaur izango a ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.